ZUMAIA FLYSCH TRAIL LASTERKETA ARAUDIA 2020
1.- DATA ETA LEKUA.
Zumaiako XII Flysch trail lasterketa 2020ko maiatzaren 3an jokatuko da.
Irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan izango da.
2.- IZEN-EMATEA.
Izen ematea martxoak 23an zabaldu eta apirilak 15ean itxiko da, baldin eta gehienezko partaide kopurura lehenago iristen ez bada.
Izen ematea kronoak.com webgunean egin beharko da.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia (42,8km)
Prezioa: 50€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 200 pertsona.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi erdia (22,2km)
Prezioa: 35€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 400 pertsona.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza (14,05km)
Prezioa: 35€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 100 pertsona.
Maratoia eta lasterketa motza WMRAko probak izanik, Atletismoko federazioan federatuta ez dauden korrikalariei federazio honetako eguneko fitxa egingo zaie.
Ordaindu ondoren, antolakuntzak korrikalariari alta emango dio lasterketan. Baldintza hauek betetzen ez dituztenek ez dira Flysch trail mendi lasterketako izen-emateko zerrendan sartuko.
* Informazioa: Lubaki kiroldegia: 943862021 – 629503369
Korrikalari batek lasterketan parte hartzeko arazoagatik baja eman nahi badu, deitu edo mezu elektroniko bat bidali eta dirua bueltatuko zaio. Kudeaketako gastuagatik, korrikalariari 6 € kobratuko zaizkio.
Azken astean baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.
3.-DORSALAK JASOTZEA
Lubaki kiroldegia. Basadi auzategia 16.
Ordutegia:
Maiatzak 2, larunbata, 16:00-20:00. Lubaki kiroldegian.
Maiatzak 3, igandea, 06:30-08:00. Irteera eremuan.
Dortsala jasotzeko derrigorrezkoa da parte hartzailea bertaratzea eta ezingo du dortsala beste inork jaso. Idatzizko baimen edo eskuordetzeak ez dira onartuko.
Dortsala jasotzeko nortasun agiria (NAN) edo baliokidea aurkeztu beharko da.
4.- PROBAKO IRTEERA ORDUTEGIAK:
07:30: Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia (42,8km)
Sky Runner National Series Championship
World Mountain Running Cup (WMRA)
Real Federacion Española de Atletismos (RFEA). Espainiako Kopa.
08:15: Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi erdia (21km)
Euskadiko txapelketa (EAF)
Proba herrikoia.
09:00: Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza. (14km)
World Mountain Running Cup (WMRA)
Real Federacion Española de Atletismos (RFEA). Espainiako Kopa.
5.- DORTSALA ETA MATERIALEN KONTROLA ETA IKUSKAPENA.
Proba bakoitza baino 10’ lehenago zabalduko irteera eremua. Bertan antolatzaileek materialaren ikuskapena egiteko aukera izango dute: oinetakoak, dortsala, jantzia,…
Antolakuntzak eskumena izango du era berean ordutegia errespetatzen ez duen korrikalaria zigortzeko.
6.- ZERBITZUAK:
Zaindegia eta dutxa zerbitzuak Lubaki kiroldegian (Basadi auzategia 16) izango dira.
Helmuga eremuan ere zaindegi zerbitzua egongo da. Horretaz gain jan eta edaneko hornidura gune nagusia, freskatzeko dutxa, komunak, etab izango dira eremu honetan.
7.- BRIEFING – BILERA INFORMATZAILEA.
Noiz: maiatzak 2, larunbata.
Ordua: 19:00
Non: Aita Mari zinema. Txomin Agirre kalea 2.
8.- IBILBIDEA
Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea” igaroko du zati handi batean. Lasterketa luzean Geoparketik irten eta Andutz mendira egingo du bidea, ondoren berriz Geoparketik helmugara iristeko.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia:
Distantzia: 42,8km
Desnibel metatua: 2.980m
Garaiera altuena: 613m
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi erdia:
Distantzia: 22,2 km
Desnibel metatua: 850m
Garaiera altuena: 210m
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza:
Distantzia: 14,05 km
Desnibel metatua: 425m
Garaiera altuena: 210m
8.- SAILKAPENAK ETA SARIAK.
Sailkapen eta sari guztietan emakume eta gizonezkoen sailkapenak egingo dira.
8.1.- SAILKAPENA
Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.
WMRA araudiaren arabera kronometratuko dira lasterketak.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia (42,8km)
Absolutua
Seniorra (18-35urte)
Masterra (+35).
Zumaiar absolutua eta masterra.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi erdia(22,2km)
Absolutua
Euskadiko txapelketa.
Zumaiar absolutua.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza (14,05km)
Absolutua.
Seniorra (18-35urte)
Masterra (+35).
Sub 18. (15-18urte)
Zumaiar sub 18.
Kontuan hartuko da korrikalariak probaren egunean duen adina.
8.2. SARIAK
Parte hartzaile batek kategoria ezberdinetan saria izanez gero gehitu egingo dira.
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia (42,8km) |
|||||
Maila |
Keixeta Garaikurra |
Txapela |
Diru saria € |
Garaikurra |
Oparia |
Absolutua |
1º |
1º |
2.000/1.000/600/400/200 |
2º,3º,4º eta 5º |
1º,2º,3º,4º eta 5º |
Master |
1º,2º,3º,4º eta 5º |
1º,2º,3º,4º eta 5º |
|||
Zumaiar Absolutua |
1º,2º eta 3º |
1º,2ºeta 3º |
|||
Zumaiar Masterra |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|||
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi Erdia (22,2km) |
|||||
Maila |
Keixeta Garaikurra |
Txapela |
Diru Saria € |
Garaikurra |
Oparia |
Absolutua |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|||
Euskadiko txapelketa |
1º,2º, eta 3º |
1º, 2º eta 3º |
|||
Zumaiar Absolutua |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|||
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza (14km) |
|||||
Maila |
Keixeta Garaikurra |
Txapela |
Diru Saria € |
Garaikurra |
Oparia |
Absolutua |
1º |
500/300/200 |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|
Master |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|||
Sub-18 |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
|||
Zumaiar Sub-18 |
1º,2º eta 3º |
1º,2º eta 3º |
8.3.-PODIUM ORDUTEGIA
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Lasterketa motza: 12:00-12:30
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoi erdia: 12:30-13:00.
Homenaldia Amaia Aranzabal eta Josu Bereziartuari: 13:00-13:30
Flysch Trail Mendi Lasterketa. Maratoia: 13:30-14:00.
9.- SEGURTASUNA.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. GURUTZE GORRIAren laguntza izango dugu.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei osasun-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.
10.- SEINALEZTAPENA.
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.
11.- HORNIDURA.
Lasterketan zehar hornidura gune ezberdinak egongo dira (ikusi planoa)
Eremua |
km |
Edatekoa |
Jatekoa |
Elorriaga |
5,1 |
X |
X |
Arantza |
8,7 |
X |
|
Mendata |
11,9 |
X |
X |
Azti |
14,1 |
X |
X |
Esteixa |
19,6 |
X |
|
Txapasta |
22,5 |
X |
X |
Azti |
27,1 |
X |
X |
Errotaberri |
31 |
X |
X |
Arantza |
32,9 |
X |
|
Elorriaga |
36,3 |
X |
X |
San Telmo |
40,6 |
X |
Edozein ezbehar txiki izanez gero anoa gune bakoitzean oinarrizko botikina izango da.
12.- KONTROLAK MARATOIAN.
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.
13.- NAHITAEZKO ERRETIRATZE PUNTUAK MARATOIAN:
Nahitaezko erretiratze puntuak ezarriko dira ibilbidean. Denbora horiek betetzen ez dituztenak lasterketatik kanpo geratuko dira.
Erretiratu izana onartzen ez badu, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko. Antolakuntzako autoak eramango ditu erretiratuak helmugara.
Esteixan (20,1 km), denbora epea: 3h 45’
Teleixan (24,9 km), denbora epea: 4h 30’
Errotaberri (31km), denbora epea: 5h40’
Elorriagan (34,5km), denbora epea: 6h30’
15:00etan maratoiko kontrola itxiko da eta lasterketak bukatutzat emango dira.
14.- INGURUGIROA.
Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea”tik igarotzen da.
Hornidura gune eta kontrol gune bakoitzean 25m eta 50m-tara zabor ontziak izango dira eta parte-hartzaile guztien betebeharra izango da eremu hauetatik kanpo zaborrik ez botatzea.
Ibilbidean zehar ingurumeneko epaileak eta 40 boluntario egongo dira hau kontrolatzen eta aholkuak ematen.
Arau hau ez betetze ez duten korrikalariak probatik kanpo utziko dira.
ZAINDU INGURUMENA
15.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.
Antolakuntzak eskubide osoa izango du, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko.
16.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.
Parte-hartzaileen betekizuna izango da istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
17.- ERANTZUKIZUNA.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada.
Parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienez ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zaindegi-zerbitzu bat izango da Lubaki kiroldegian eta helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute beren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
18.- ARAUDIAREN ONARPENA.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena WMRAren araudia kontuan izanda ikusiko da.
ARGIBIDEAK / INFORMACION.
Tel.: 943862021 / 629503369
ZUMAIA FLYSCH IPAR MARTXA LASTERKETA ARAUDIA 2020
1.- DATA ETA LEKUA.
Zumaiako XII Flysch Ipar Martxa lasterketa 2020ko maiatzaren 2an jokatuko da.
Irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan izango da.
2.- IZEN-EMATEA.
Izen ematea martxoak 23an zabaldu eta apirilak 15ean itxiko da, baldin eta gehienezko partaide kopurura lehenago iristen ez bada.
Izen ematea kronoak.com webgunean egin beharko da.
Flysch Trail Ipar Martxa. 6km.
Prezioa: 18€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 75 pertsona.
Flysch Trail Ipar Martxa. 12km.
Prezioa: 22€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 75 pertsona.
Flysch Trail Ipar Martxa. 18km.
Prezioa: 25€
Gehienezko kopurua gutxi gorabehera: 150 pertsona.
18km-ko proba World Nordic Walking Cup zirkuiturako baliagarria izango da.
Ordaindu ondoren, antolakuntzak korrikalariari alta emango dio lasterketan. Baldintza hauek betetzen ez dituztenek ez dira Flysch Ipar Martxa lasterketako izen-emateko zerrendan sartuko.
* Informazioa: Lubaki kiroldegia: 943862021 – 629503369
Korrikalari batek lasterketan parte hartzeko arazoagatik baja eman nahi badu, deitu edo mezu elektroniko bat bidali eta dirua bueltatuko zaio. Kudeaketako gastuagatik, korrikalariari 6 € kobratuko zaizkio.
Azken astean baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.
3.-DORSALAK JASOTZEA
Lubaki kiroldegia. Basadi auzategia 16.
Ordutegia:
Maiatzak 2, larunbata, 10:00-13:00. Lubaki kiroldegian.
Maitzak 2, larunbata, 15:00-15:30 Irteera/helmuga eremuan.
Dortsala jasotzeko derrigorrezkoa da parte hartzailea bertaratzea eta ezingo du dortsala beste inork jaso. Idatzizko baimen edo eskuordetzeak ez dira onartuko.
Dortsala jasotzeko nortasun agiria (NAN) edo baliokidea aurkeztu beharko da.
4.- PROBAKO IRTEERA ORDUTEGIAK:
16:00: Flysch Trail Ipar Martxa. 18,3km
World Nordic Walking Cup
Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroa Txapelketa
16:05: Flysch Trail Ipar Martxa. 12,2km
16:10: Flysch Trail Ipar Martxa. 6,1km
5.- DORTSALA ETA MATERIALEN KONTROLA ETA IKUSKAPENA.
Proba baino 10’ lehenago zabalduko da irteera eremua. Bertan antolatzaileek materialaren ikuskapena egiteko aukera izango dute: bastoiak, oinetakoak, dortsala, jantzia,…
Antolakuntzak eskumena izango du era berean ordutegia errespetatzen ez duen korrikalaria zigortzeko.
6.- ZERBITZUAK:
Zaindegia eta dutxa zerbitzuak Lubaki kiroldegian (Basadi auzategia 16) izango dira.
Helmuga eremuan ere zaindegi zerbitzua egongo da. Horretaz gain jan eta edaneko hornidura gune nagusia, freskatzeko dutxa, komunak, etab izango dira eremu honetan.
7.- BRIEFING – BILERA INFORMATZAILEA.
Noiz: maiatzak 2, larunbata.
Ordua: 12:00
Non: Aita Mari zinema. Txomin Agirre kalea 2.
8.- IBILBIDEA
Lasterketa Zumaia inguruko herri bideetan izango da. Eremu guztia asfalto edo zoru gogorra izango da. Hala ere zati batean, 150m inguru, mendi bidea izango da.
Lasterketa 6km-ko zirkuitu batean egingo da. Probaren arabera buelta bat, bi edo hiru eman beharko dira.
Flysch Trail Ipar Martxa.
Distantzia: 6,1km
Desnibel positiboa: 215m
Garaiera altuena: 155m
9.- TECNICA
Ipar martxan, beso, oin, eremu pelbikoa eta gorputz osoaren mugimenduak, ibilaldi indartsu batean erabilitakoen antzekoak dira.
Besoen lana: Ipar martxan, besoak eta oinak txandaka kulunkatzen dira, erritmikoki aurrerantz eta atzerantz, ibilera arruntean bezala, baina argi eta garbi intentsitate handiagoz. Bastoi bakoitzarekin, beharrezko ekintza izango da:
1.- Argi eta garbi lurrean landatu, ibiltaria ukondoan, eskuan eta makilari helduta gorputzeko lerroaren aurrean egon dadin.
2.- tiratzea
3.- bultza egin, ibiltariaren ukondoa eta eskuak pelbisa/ gorputzaren lerroa igaro dezan bizkarraren atzean.
Zangoen lana: Ipar martxako lasterketan urratsak ibiltariak lurrarekin kontaktua izateko moduan hartzen diren urratsen progresio bat da, horrela ez da ageriko kontaktu galerarik gertatzen (giza begiarentzat).
Teknikari buruz eta gainontzeko arloak arautzeko World Nordic Walking Cupeko araudia erabiliko da.
Teknika egokia dela kontrolatzeko ibilbidean zehar epaileak egongo dira.
10.- SAILKAPENAK ETA SARIAK.
Sailkapen eta sari guztietan emakume eta gizonezkoen sailkapenak egingo dira.
10.1.- SAILKAPENA
Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.
World Nordic Walking Cuparen araudiaren arabera kronometratuko dira lasterketak.
Flysch Trail Ipar Martxa (18,3km)
Sub 15
Sub 18
Sub 20
Sub 22
Orokorra (22-35)
Adin tarteak (36-45, 46-55, 56-65,+66)
Zumaiar absolutua
Kontuan hartuko da korrikalariak probaren egunean duen adina.
10.2. SARIAK
Zumaia Flysch Ipar Martxa (18km) |
|||
Maila |
Trofeoa |
Diru saria |
Oparia |
Absolutua. |
1º,2º eta 3º |
300€, 200€ eta 100€ |
1º,2 eta 3º |
Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroa Absolutua. |
1º,2º eta 3º |
1º,2 eta 3º |
|
Zumaiar absolutua |
1º,2º eta 3º |
1º,2 eta 3º |
10.3.-PODIUM ORDUTEGIA
Saria banaketa arratsaldeko 18:00etan izango da helmuga eremuan.
11.- SEGURTASUNA.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. GURUTZE GORRIAren laguntza izango dugu.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei osasun-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.
12.- SEINALEZTAPENA.
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.
13.- HORNIDURA.
Lasterketan zehar hornidura gune helmuga eremuan egongo da. Proban zehar bira bakoitzean hemendik pasako dira lasterkariak eta hau izango dute bakoitzean jan eta edateko gunea.
14.- INGURUGIROA.
Hornidura eta kontrol gunea den eremuan zabor ontziak izango dira eta parte-hartzaile guztien betebeharra izango da eremu hauetatik kanpo zaborrik ez botatzea.
Arau hau ez betetze ez duten korrikalariak probatik kanpo utziko dira.
ZAINDU INGURUMENA
15.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.
Antolakuntzak eskubide osoa izango du, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko.
16.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.
Parte-hartzaileen betekizuna izango da istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada.
Parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienez ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zaindegi-zerbitzu bat izango da Lubaki kiroldegian eta helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute beren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
18.- ARAUDIAREN ONARPENA.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena World Nordic Walking Cuparen araudia kontuan izanda ikusiko da.
ARGIBIDEAK / INFORMACION.
Tel.: 943862021 / 629503369