Zaindu ingurumena: hitzaldiak

Probaren leloa den ZAINDU INGURUMENA oinarri hartuta astean zehar hitzaldi ezberdinak antolatu dira. Bertan herritar orok aditu ezberdinek ingurumenari buruz prestatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.

Hau izango da programa:

Hitzaldia: ZABORRA ITSASOAN

Noiz: irailak 30, osteguna, 19:00etan.

Gaia: Itsasoan zaborrak. Itsasoan eta itsaslabarretan sortu ditugun zaborren inguruko hitzaldia izango da. Nola sortzen diren, itsas floran eta faunan dituzten ondorioak, nola biltzen diren …

Non: Zumaiena ikastetxean. Sarrera doan.

Hizlariak:

Cristina Peña Rodríguez – EHU

Kimika Zientzietan lizentziaduna eta Materialen Ingeniaritzan doktorea.

Ikerketa Material eta Teknologiako Taldeko irakaslea

Oihane Cabezas – Azti

PhD/DK Arrantza Jasangarriaren Teknologien doktorea

Doktoregoa AEBetan. Aztiko ikertzailea

Europar Batasuneko LIFE LEMA eta BLUENET proiektuen koordinatzaile teknikoa

Hitzaldia: ZABORRA ESPAZIOAN

Noiz: urriak 1, ostirala, 19:00etan.

Gaia: Espazioan zaborrak. espazioan sortuta ditugun zaborren inguruan. Nola sortzen diren, ondorioak, nola bildu litezkeen.

Non: Zumaiena ikastetxean. Sarrera doan.

Hizlariak:
Antonio Jimenez
Astrofisikan doktorea.
Kanariar irletako astrofisika institutoko astrofisikari titularra.

Roke Cepeda Arroita
Londreseko astrofisika zentruan lan egiten duen Bilboko astrofisikaria.

Hitzaldia: ZABORRAK MENDIAN

Noiz: urriak 2, larunbata 19:00etan.

Gaia: Lurrean eta mendian zaborrak. Lurrean sortuta ditugun zaborren inguruko hitzaldia izango da, zehazki Himalaya eta Karakorumeko goi mendiko kanpamentuetan. Sorrera, lurreko floran eta faunan dituzten ondorioak, bilketak, etab. Nola sortzen diren, ondorioak, nola bildu litezkeen…

Non: Zumaiena ikastetxean. Sarrera doan.

Hizlariak:

Sebastian Alvaro.

”Al filo de lo imposible” programaren zuzendaria, mendizalea, abenturazalea, …

Juanjo San Sebastian, Juanito Oiarzabal, Josu Beriziartua eta Amaia Aranzabal.

Goi mendizale ezagunak.