Flysch Trail Elkarteak emakumeei zuzendutako entrenamenduak antolatuko ditu azken urteetan bezala. 6 entrenamendu izango dira guztira ekaina eta urria bitartean, eta emakumeei bideratutako entrenamenduak badira ere, gizonek ere entrenamenduetan parte hartu ahal izango dute.
Entrenamenduetan parte hartzen dutenek Lubaki kiroldegian aldagela eta dutxak erabilgarri izango dituzte. Bestalde, babesle eta laguntzaileen produktuak eskura izango dituzte.
Gainera, 4 entrenamendu betetzen dituzten nesken artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik 30 dortsal zozketatuko dira.
EGUNA | ORDUA | IRTEERA | DISTANTZIA | DENBORA | DESNIBELA | EREMUA |
2022/06/05 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 10 | 1.20 – 1.35 | 250+ | ELORRIXA |
2022/06/19 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 14 – 15 | 1.45 – 2.00 | 350 + | ARANTZA BUELTA |
2022/07/03 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 17 – 18 | 2.00 – 2.15 | 550+ | SAKONETA |
2022/07/17 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 18 – 19 | 2.15 – 2.30 | 550 + | ELORRIXA + MOTXO + ARANTZA |
2022/09/11 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 21 – 22 | 2.30 – 2.45 | 750+ | FLYSCH-EKO BUELTA |
2022/09/25 | 08:00 | LUBAKI KIROLDEGIA | 18 – 19 | 2.15 – 2.30 | 550+ | ERROTA BERRIKO BUELTA |
Entrenatzaileak: Igor Ostolaza, Salva Millan, Maite Egaña, Amaia Agirresarobe eta Leire Baraibar.
OHARRAK: Prestakuntzarako entrenamenduak dira, ez da lehiaketa bat, beraz, aseguruak ez daude barne.
Entrenamenduetan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali dezala info@zumaiaflyschtrail.eus helbidera honako datu hauek zehaztuz:
Ikusi honako esteka honetan 2022ko entrenamendu saioetako argazkiak:
https://labur.eus/nesken-entrenamenduak