ZUMAIA FLYSCH TRAIL 2022ko ARAUDIA

  1. DATA ETA LEKUA

Zumaiako XIII Flysch trail maratoia  2022ko urriaren 2an jokatuko da.

Irteera Eusebio Gurrutxaga plazan izango da.

2. IZEN-EMATEA

Izen ematea Maiatzaren 14an zabaldu eta Irailaren 4ean itxiko da, baldin eta gehienezko partaide kopuruara lehenago iristen ez bada.

Izen ematea kronoak.com webgunean egin beharko da.

  • Flysch trail mendi maratoi erdia (22,2km)
    • Prezioa: 35€

Proban, gehienez, 700 korrikalari izango dira.

Maratoi erdia WMRAko probak izanik korrikalariei atletismoko federazioan eguneko fitxa egingo zaie.

Ordaindu ondoren, antolakuntzak korrikalariari alta emango dio lasterketan. Baldintza hauek betetzen ez dituztenek ez dira Flysch trail mendi lasterketako izen-emateko zerrendan sartuko.

* Informazioa: Lubaki kiroldegia: 943862021 – 629503369

Korrikalari batek lasterketan parte hartzeko arazoagatik baja eman nahi badu, deitu edo mezu elektroniko bat bidali eta dirua bueltatuko zaio. Kudeaketako gastuagatik, korrikalariari 6 € kobratuko zaizkio.

Azken astean baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.

3. DORSALAK JASOTZEA

Gernika Pasealekuko anbulategi zaharrean.

Ordutegia:

  • Urriak 1, larunbata, 16:00-20:00. Gernika Pasealekuko anbulategi zaharrean.
  • Urriak 2, igandea, 07:00-09:30. Gernika Pasealekuko anbulategi zaharrean.

Dortsala jasotzeko derrigorrezkoa da parte hartzailea bertaratzea eta ezingo du dortsala beste inork jaso. Idatzizko baimen edo eskuordetzeak  ez dira onartuko.

Dortsala jasotzeko nortasun agiria (NAN) edo baliokidea aurkeztu beharko da.

4. PROBAREN IRTEERA ORDUTEGIA:

  • 10:00: Flysch Trail mendi maratoia. Maratoi erdia (22,2km)
    • World Mountain Running Cup (WMRA)
    • Real Federacion Española de Atletismos (RFEA). Espainiako Kopa.
    • Proba herrikoia.

5. DORTSALEN ETA MATERIALEN KONTROLA ETA IKUSKAPENA.

Proba bakoitza baino 10 minutu lehenago zabalduko irteera eremua. Bertan antolatzaileek materialaren ikuskapena egiteko aukera izango dute: oinetakoak, dortsala, jantzia,…

Antolakuntzak eskumena izango du era berean ordutegia errespetatzen ez duen korrikalaria zigortzeko.

6. ZERBITZUAK:

Zumaia Flysch Trail lasterketak zerbitzu ugari eskaintzen die korrikalariei, eta horietako bat da kontsigna eta dutxa zerbitzuak. Hala, lasterketaren egunean Eusebio Gurrutxaga plazan kokatutako kontsignak erabilgarri izango dira 08:00etatik 15:00etara, eta, behin lasterketa amaituta, Lubaki kiroldegiko dutxak zabalik izango dituzte 11:00etatik 15:00etara.

7. BREAFING – BILERA INFORMATZAILEA.

Covid-19ak sortutako pandemia egoera posible dela eta antolakuntzak ez du egokia ikusten behar denean baino gehiago jende pilaketak izatea. Hori horrela 2022 ekitaldiko breafinga bideo bidez egingo da.

Bideoa antolakuntzaren webgunean zintzilikatuko da denbora.

https://zumaiaflyschtrail.eus 

8. IBILBIDEA

Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea” igaroko du.

  • Flysch trail mendi maratoi erdia:
    • Distantzia: 22,2 km
    • Desnibel metatua: 850m
    • Garaiera altuena: 210m

9. SAILKAPENAK ETA SARIAK.

9.1. SAILKAPENA

WMRA araudiaren arabera kronometratuko dira lasterketak.

Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

  • Flysch trail mendi maratoi erdia (22,2km)
    • (+18).
    • Masterra (+35), adin tarteak (35-40,41-45,46-50,…)
    • Sub 18. (14-18)
    • Zumaiar absolutua, masterra eta sub 18 (14-18 urte)

Sailkapen guztietan emakume eta gizonezkoen sailkapenak egingo dira.

Kontuan hartuko da korrikalariak 2022ko abenduaren 31n izango duen adina.

9.2. SARIAK

  • Flysch trail mendi maratoia. Maratoi erdia (22,2km)
  • Kategoria absolutua neska eta mutiletan.

1º- Txapela, 1.000€ko diru saria, garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra, 800€ko diru saria eta oparia.

3º- Garaikurra, 600€ko diru saria eta oparia.

4º- Garaikurra, 400€ko diru saria eta oparia.

5º- Garaikurra, 200€ko diru saria eta oparia.

  • Master kategoria neska eta mutiletan.

1º- Garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra eta oparia.

3º- Garaikurra eta oparia.

  • Sub-18 kategoria neska eta mutiletan.

1º- Garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra eta oparia.

3º- Garaikurra eta oparia.

  • Zumaiar kategoria neska eta mutiletan.

1º- Garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra eta oparia.

3º- Garaikurra eta oparia.

  • Zumaiar master kategoria neska eta mutiletan.

1º- Garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra eta oparia.

3º- Garaikurra eta oparia.

  • Zumaiar Sub-18 kategoria neska eta mutiletan.

1º- Garaikurra eta oparia.

2º- Garaikurra eta oparia.

3º- Garaikurra eta oparia.

Parte hartzaile batek kategoria ezberdinetan saria izanez gero, gehitu egingo dira.

 9.3.PODIUM ORDUTEGIA

    • Flysch trail mendi maratoia. Maratoi erdia: 13:00-13:30.
    • Zumaia Flysch Trail omenaldia: 13:30-14:00

10. SEGURTASUNA

Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. GURUTZE GORRIAren laguntza izango dugu.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei osasun-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

11. SEINALEZTAPENA

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

12. HORNIDURA

Lasterketan zehar anoa gune ezberdinak egongo dira (ikusi planoa)

Eremua km Edatekoa Jatekoa
Elorriaga 5,1 X X
Errotaberri 11,3 X X
Elorriaga 14,14 X X
San Telmo 20 X
META 22,2 X X

Edozein ezbehar txiki izanez gero, anoa gune bakoitzean oinarrizko botikina izango da.

13. KONTROLAK

Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol gunea jarriko du 12,3 km.an eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

14. NAHITAEZKO ERRETIRATZE PUNTUAK:

Ez dira egongo. Meta 14an itxiko da, eta ailegatzen ez direnak ordu hortako, lasterketatik kanpo geratuko dira.

 15. INGURUGIROA / BERDINTASUNA LEHENTASUNA

Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea”tik igarotzen da.

Anoa gune eta kontrol gune bakoitzean 25m eta 50m-tara zabor ontziak izango dira eta parte-hartzaile guztien betebeharra izango da eremu hauetatik kanpo zaborrik ez botatzea.

Ibilbidean zehar ingurumeneko bolondres eta epaileak egongo dira hau kontrolatzen.

Arau hau ez betetze ez duten korrikalariak probatik kanpo utziko dira.

ZAINDU INGURUMENA

Baita ere sailatzen gara gure beste lemarekin:

BERDINTASUNA LEHENTASUNA

16. IBILBIDEAREN SEGURTASUNA

Antolakuntzak eskubide osoa izango du, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko.

17. LAGUNTZA EZBEHARRETAN

Parte-hartzaileen betekizuna izango da istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

18. ERANTZUKIZUNA

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada.

Parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienez ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zaindegi-zerbitzu bat izango da Lubaki kiroldegian eta helmuga bertan.

Parte-hartzaileek izango dute beren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

19. ENTRENAMENDUAK ETA ZOZKETAK

Azken urteetan bezala, 2022an antolakuntzak emakumeei zuzendutako entrenamenduak antolatuko ditu, baina gizonek ere entrenamenduetan parte hartu ahal izango dute. Aurten egoerak uzten badu, entrenamenduak ekaina eta urria bitartean izango dira. Guztira, 6 entrenamendu.

Maiatzean zehar www.zumaiaflyschtrail.eus webgunean beharrezko informazioa argitaratuko da. 4 entrenamendu betetzen dituzten nesken artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik 30 dortsal zozketatuko ditugu.

Entrenu bakoitzaren hasieran eman beharko dira izena, Abizenak, mugikorraren zenbakia eta emaila.

20. COVID-19 NEURRIAK

Egoera epidiemologikoaren arabera, lasterketa aurretik antolakuntzan neurri zehatzak hartuko ditu eta COVID protokolo zehatz bat zehaztuko du. Protokolo hau korrikalari guztiek eskuragarri izango dituzte lasterketa aurretik.

21. ARAUDIAREN ONARPENA

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena WMRAren araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGIBIDEAK / INFORMACION

Tel.: 943862021 / 629503369

www.zumaiaflyschtrail.com