Emakumeei bideratutako entrenamenduak 2025

Aurten ere entrenamenduak antolatuko ditu Inda Mendi Elkarteko Korrikako taldea, eta aurreneko saioa ekainaren 15ean izango da.
Ohi bezala, hainbat dortsal zozkatuko dira, entrenamenduetan parte hartzen duten emakumezkoen artean, baina aurtengo berrikuntza bat da zozketako irabazleek izena eman eta ordaindu egin beharko dutela lasterketan aritzeko. Zozketa azken-aurreko entrenamenduaren ondoren egingo da. Bosgarren saioan izango da hori, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da bostetik hiru saiotan, gutxienez, parte hartzea.

 

Irteera lekua: Lubaki kiroldegia

Ordua: 8:00etan.

Entrenatzaileak: Maite Egaña, Salva Millan, Johana Garcia, Edurne Martija, Igor Ostolaza, Josu Unanue, Xabier Egaña, Jon Martin.

OHARRAK:

  • Parte-hartzea neska eta mutilei irekita dago.
  • Ekaina eta iraila bukaera artean 6 prestakuntza-saio egingo dira distantzia bakoitzeko.
  • Aseguruak ez daude barne. Bakoitzak berea eduki behar du. Ez da lehiaketa bat, prestakuntza baizik.