Lasterketetako ibilbidea

Azken urteetan maratoi erdia izan da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako probarik herrikoiena. Aurten, maratoi erdiko lasterketa bakarrik ospatuko da. Ibilbidea oso erakargarria da, ia denbora osoan itsaslabarren gainetik egiten baita korrika. 22,2 kilometroko distantzian, 850 metroko desnibela gainditu behar da.

Honako hau da Zumaia Flysch Traileko maratoi erdiko ibilbidearen mapa:

Deskargatu PDFa

Ohar garrantzitsua: Flysch Traileko ibilbidearen zati batzuk lursail pribatutan sartzen dira, eta lasterketarako bakarrik zabaltzen dira tarte horiek. Entrenamenduetarako herri bideak erabili, mesedez. Eskerrik asko.