Flysch trail kirol elkarteak sorreratik ingurumenarekiko zaintza eta errespetua herritarrengan zabaltzea izan du bere helburuetako bat. Probaren zati handi bat “Euskal Kostaldea UNESCOren Munduko Geoparkea” osatzen duen eremutik pasatzen da eta berez naturarekiko errespetua nahiko helburu ez bada kasu honetan babes berezia duen eremu batetan pasata oraindik eta indar handiago hartzen du helburu honek.
Probaren diseinuan eremu kaltegarriak baztertu, garaia eta ordua kontutan izan, zaintza bereziko eremuak ekidin,…
Probaren markaketan eragin txikiko eta berrerabilgarriak diren banderinak erabili.
Korrikalari eta ikusleei ingurumen eta eremuari buruzko informazio egokia eman.
Ahalik eta zabor gutxien sortu eta hau gaika jaso.
Aurrez aipatutako betetzen dela ziurtatu ingurumen epailearekin.
Antolakuntzak egindako ibilbidea errespetatu, beste bidezidorrik ez sortzeko.
Antolakuntzak zehaztutako irizpide eta aholkuei kasu egin.
Proban zaborra sortuz gero dagokion edukiontzian bota.
Mendian zaborrik ez bota.
Probara eramango ditudan, gel, barrita,etab. dortsalaren zenbakia jarri.
Ahal den neurrian probara garraio publikoan joan.
Antolakuntzak zehaztutako irizpide eta aholkuei kasu egin.
Ahal den neurrian antolakuntzak zehaztutako eremutan ikusi proba.
Ahal den neurrian proba ikustera garraio publikoan joan.
Ingurumenaren zaintza egokia egiteko eta ziurtagiri hau lortzeko korrikalari eta ikusleen laguntza eskatzen dugu. Antolakuntzak gai honi behar den garrantzia ematen ari zaio. Mila esker guztioi.