Omenduak

Hona hemen urtez-urtez Zumaia Flysch Trail lasterketak omendu dituen pertsona eta erakundeak:

OMENDUA:  INDAMENDI MENDI BAZKUNA 

1973ko otsailaren 9tik Zumaiako mendizaletasunaren zaindaria da Indamendi Mendi Bazkuna. Beraz, urte gutxi falta zaizkio elkarteari 50 urte betetzeko, eta dagoeneko ospakizunetan buru-belarri murgilduta dabil taldea.

Indamendi Zumaiko lur eremutik kanpo badago ere, herriko edozein lekutatik ikusten da mendi hori, eta tradizio luzez zumaiarrek jomuga gisa izan dute; hortik dator elkartearen izena. 1955ean, gailurrean gurutzea jarri zuen herriko Oargi mendizale taldeak, eta harrezkero, herriko mendizaleak Indamendiren izena munduan zehar zabaltzen aritu dira.

Gaur egun, 320 bazkide ditu Indamendi Mendi Bazkunak, eta Zumaia herri txikia den arren, zaletasunari dagokionez, markak apurtzen ari da elkartea. Askotariko ekintzak antolatzen ditu mendi taldeak: umeen irteerak, eskola kirolari lotutakoak, Euskal Herrian zehar igandeetan egiten diren txangoak eta asteburuetako edo oporraldietako ibilaldiak penintsulako mendialde nagusietan. Gainera, elkarteko kideak boluntario aritzen dira herriko hainbat ekitalditan; horren adibide da Zumaiako Flysch Trailekin mendi taldeak izan duen elkarlana.

Indamendi Mendi Bazkunak herriarekin bat eginda jarraitzen du gaur egun, eta horrela, beste 50 urte betetzeko bide zuzenetik doala erakutsi du.

 

OMENDUA: JOSE MARI AZPIAZU

 

OMENDUAK:  

  • Amaia Aranzabal
  • Yosu Bereziartua

OMENDUAK: 

  • Marion Bashir 15 urte
  • Sudiqa Hussein 15 urte
  • Amina Hanif 18 urte 
  • Maria Pilar Prades
  • Pablo Abellan
  • Juanfri Abellan
  • Luis Clavel
  • Eva Castells

OMENDUAK: 

  • Alberto Zerain eta familia
  • Jonatan Garzia
  • Joxe Ramon Agirren ” Marron”
  • Benito Lekuona Zeberio
  • Jokin Lizeaga

OMENDUAK: 

  • Juanito Oiarzabal
  • Maite Maiora
  • Luis Alberto Hernando
  • Jokin Lizeaga

OMENDUA: 

  • Juanjo  San Sebastian

OMENDUA:

  • Sebastian Alvaro

OMENDUAK :

  • Alberto Zerain
  • Benantxio Irureta
  • Pako Iriondo

OMENDUAK :

  • Eneko Pou
  • Iker Pou

OMENDUAK :

  • Alberto Iñurrategi
  • Juan Vallejo
  • Mikel Zabalza
  • Antxon Bandres

OMENDUAK :

  • Josune Bereziartu
  • Rikar Otegi
  • Pako Iriondo

OMENDUAK :

  • Edurne Pasaban
  • Alex Txikon
  • Asier Izagirre

OMENDUA:  

  • Patxi Usobiaga