Zaindegia eta dutxa zerbitzuak Lubaki kiroldegian (Basadi auzategia 16) izango dira. Helmuga eremuan ere zaindegi zerbitzua egongo da. Horretaz gain jan eta edaneko hornidura gune nagusia, freskatzeko dutxa, komunak, etab izango dira eremu honetan. Horiz dauzkazue markatuta mapan.
DORTSALAK JASOTZEKO: Gernika pasealekuko anbulatorio zaharrean. Larunbatean 16:00etatik 20:00etara eta igandean 07:00etatik 09:30era.
KONTSIGNA ETA DUTXA ZERBITZUA: Eusebio Gurrutxaga plazan kokatutako kontsignak erabilgarri izango dira 08:00etatik 15:00etara, eta, behin lasterketa amaituta, Lubaki kiroldegiko dutxak zabalik izango dituzte 11:00etatik 15:00etara.