Irabazlea neskak.jpgAurreko bi urteetan bezala, aurten ere Raul Garcia Castan 2009ko Europako txapelduna Zzumaian izango da. Espainiarra izan da lehen bi edizioetako izar nagusia, eta bera izango da gainditu beharreko korrikalaria. Baina ez da kontuan hartu beharreko korrikalari bakarra izango. Hemen izango dira, besteak beste, Luis Alberto Hernando 2010eko Espainiako Kopako irabazlea eta Europako txapeldunordea,  Aitor Osa (iaz bigarren), David Lopez (2010eko Espainiako Kopako irabazlea), Joseba Plaza (Euskal Selekzioa), Walter Becerra edota Pedro Etxeberria zumaiarra. Gainera, Euskadiko Kluben arteko Txapelketa jokatuko denez, ikuskizuna areagotuko duten goi mailako korrikalariak espero dira.

Emakumezkoen artean, Oihana Kortazar sasoi betean dago azkenaldian eta bera izango da garaipena lortzeko faborito nagusia. Garaipen ikusgarria lortu zuen Zegamako mendi maratoian, eta duela egun gutxi Europako Kopako lehen proba irabazi du Emanuela Brizio italiarrari hiru minututik gorako aldea aterarata. Kortazarrez gain, 2010ean Espainiako txapeldun izandako Blanca Serrano eta iazko Flysch Traileko irabazle Ana Conde ere irteeran izango dira. Nuria Dominguez eta Elena Calvillo (Euskal Selekzioa) ere aipatzekoak dira, beste askoren artean.