oihana.jpg Flysch Trailerako astebete falta dela jokatu dira Espainiako Txapelketak. Emakumezkoetan, denboraldi osoan bezala, Oihana Kortazar elgetarra (argazkian) izan da nagusi, Blanca Serranoren eta Nuria Dominguezen aurretik. Hirurak izango dira Zumaian datorren igandean. Gizonezkoetan, Luis Alberto Hernando izan da txapelduna, Miguel Caballeroren eta David Lopezen aurretik. Hernando eta Lopez Zumaian izango dira. Gogoan izan, aurreko bost urteetan Espainiako txapeldun izandako Raul Garciak ere Flysch Trailean izango dugula. Bestalde, Azpeitian jokatutako III. Zuzenien mendi lasterketak Aitor Osa eta Ana Conde izan dira irabazleak, biak errekorra eginez, gainera. Biak Zumaian izango dira. III. Zumaia Flysch Trailek luxuzko parte-hartzea izango du, beraz.