Dena prest dago igandean III. Flysch Trail lasterketa jokatzeko. Hemen dituzue izen-emateari dagozkion azken orduko datuak. Aipatzekoa da azkenean Raul Garciak ezingo duela korritu, min hartuta dagoelako. Dena den, Zumaian izango da aurreko bi urteetako irabazlea. Blanca Serranok ere ezingo du parte hartu.

Izen-emateari buruzko zenbait datu:

Izena emandakoak: 537
Gizonezkoak: 497
Emakumezkoak: 40
Zumaiarrak: 35 (30 gizonezko eta 5 emakumezko)
Junior eta sub23: 11 korrikalari (hiru emakumezko eta zortzi gizonezko). Bi zumaiar: Ane Eizagirre eta Ander Etxabe.
Euskal herritarrak: 419
Euskal Herritik kanpokoak: 118

Jarraitu beharreko dortsal nagusiak

1. Ana Conde
2. Aitor Osa
3. Oihana Kortazar
4. David Lopez Castan
5. Nuria Dominguez
6. Luis Alberto Hernando
7. Elena Calvillo
8. Pedro Etxeberria
9. Walter Becerra
10. Josefa Plaza