Pirinioetan jokatu berri diren Skygamesetan (mendi lasterketen Joko Olinpikoak) beste garaipen handi bat lortu du Oihana Kortazarrek. Izan ere, bera izan da azkarrena kilometro bertikaleko lasterketan. Oihanak erakutsi du sasoi betean dagoela, eta uztailaren 22an Flysch Trail lasterketa irabazteko faboritoa dela, Ana Conde gasteiztarrarekin batera.

Raul Garcia Castan bigarren izan da gizonezkoetan. Aldapako esprintean berriz, Oihana Kortazar bigarren izan da, eta Luis Alberto Hernando hirugarren. Denak ere, Zumaiako Flysch Trail lasterketako podiumera igotakoak dira.