Hauek dira Flysch Trailek antolatutako zozketako zenbaki saridunak:Lehen saria: 8.769 (ordezkoa: 1.734)
Astebete Kantabrian, lau izarreko hotel batean (ostatua eta gosaria), hondartzako lehen lerroan. Golfa, spa, bainuak, natur parkea… Epea: irailaren 1etik azaroaren 30era.

Bigarren saria:  2.421 (ordezkoa: 5.337)
Bi lagunentzat gau bateko egonaldia Aizarnako Aranburu landetxean, larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne.

Hirugarren saria: 10.903 (ordezkoa: 3.071)
Lau bazkari-afari Zumaia hotelean.

Txartel saridunak Txalaparta dendan aurkeztu behar dira (Angeles Sorazu 2, Zumaia), irailaren 7a baino lehen. Sariduna agertuko ez bada, saria ordezkoarentzat izango da.