Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren VI. edizioa uztailaren 13an jokatuko da. Aurten ere Espainiako Koparako proba puntuagarria izango da, eta bi distantzia egongo dira aukeran: ibilbide luzea, 31,2 kilometrokoa; eta ibilbide motza, 15,2 kilometrokoa. Izena emateko epea laster zabalduko da.