Aspanogi elkarteak (minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) beraiekin elkarlanean aritzen diren erakunde bat aukeratzen dute urtero, laguntza eskertu eta saritzeko. Aurten Zumaian Flysch Trail lasterketa aukeratu dute, sortu zenetik urtero erakutsi duelako Aspanogiri laguntzeko borondatea. Angel Uranga artistaren litografia bat jaso dute lasterketako antolatzaileek.