flysch-669

Aurtengo lasterketa Espainiako txapelketarako puntuagarria da maratoia. Estatuko probintzia desberdinetako 35 talde izango dira bertan. Guztira 333 korrikalari iritsiko dira beraiekin, 237 gizonezko eta 96 emakumezko.

Gizonezkoen kategorian izango diren izen handien artean Jonut Zinca, Ismael Razga (6. Zegama Aizkorrin), Walter Becerra, Zaid Ait Malek (39. Zegaman), Manuel Merillas (4. Zegaman), Pablo Villalobos eta Julio Rey bezalako lasterkariak daude.

Emakumeei dagokionez Azahara Garcia, Oihana Kortazar (3.Zegaman), Maite Maiora (Zegamako kilometro bertikaleko irabazlea eta 5. Zegaman), Paula Cabrerizo, Montse Vazquez edo Nerea Amilibia izango dira lasterketa animatzera deiturik dauden korrikalarietako batzuk.

Maratoi erdiari begiratuz Iban Muruaren izena da azpimarragarrienetakoa, Zegamako kilometro bertikala irabaztetik dator eta. Berarekin batera, lasterketa laburrean Benito Lekuona Zeberio arituko da. 63 urteko artzain oiartzundar honek mahoizko galtzak, alkandora zuria, gerriko, albarka eta artilezko galtzerdiekin egiten du lasterka. Ibilbidea egiten laguntzeko Euskal Herrian eginiko bi bastoi dituela.