Munduko txapeldunak Flysch Trailean izango dira
Parte hartze ezin hobea izango du aurtengo Flysch Trail lasterketak, bertan izango baitira, besteak beste, Maite Maiora eta Luis Alberto Hernando munduko txapeldunak.
Maila ikusgarria izango du aurtengo Flysch Trailak, gizonen zein emakumeen lasterketetan. Emakumeen artean, Maite Maiora munduko txapeldunaz gain, Zumaian izango dira Oihana Kortazar, Azahara Garcia, Paula Cabrerizo, Nuria Dominguez, Maria Richter, Dominique Van Mechgelen, Montse Vazquez eta Andrea Gil, besteak beste.
Gizonen zerrenda ere paregabea da: Luis Alberto Hernando munduko txapelduna, Pablo Villalobos Espainiako maratoi txapelduna, Manuel Merillas, Walter Becerra, Abdelfatah Dalal Jirari, Alfredo Gil, Pedro Jose Hernandez, David Lopez Castan, Lhoucir Nassiri, Iker Oliveri eta Mikel Etxeberria, besteak beste.
Maratoi erdiari dagokionez, hauek dira azpimarra daitezkeen korrikalari batzuk:Alizia Olazabal (iazko irabazlea), Mikel Dieguez (iazko irabazlea), Aroa Merino (Behobia-Donostiako iazko irabazlea).
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest