Aldaketak egin ditugu aurtengo Flsych Traileko zenbait lasterketen ordutegietan. Horrela gelditzen da aurtengo egitaraua:

EGITARAUA FLYSCH TRAIL 2018

Ekainak 14, osteguna; 12:30ean: Aurkezpena prentsaren aurrean, Talaso Zelai hotelean.

Ekainak 20, asteazkena, 19:00etan: Jokin Lizeagaren hitzaldia Oxford aretoan. Euskal Selekzioko mendi lasterketetako hautatzailea da.

Ekainak 22, ostirala, 19:00etan: Romano, Nives eta Jonathanen hitzaldia, Aita Mari aretoan. Alberto Zerainekin Annapurnan izan ziren azken soka-lagunak. 

Ekainak 23, larunbata, goizez: Labarretara irteera, Alberto Zeraini omenaldia egiteko. Bertsolariak, dantzariak eta musika izango dira. Bere senideek bertan izango dira.

Ekainak 23,, larunbata, arratsaldez:

17:00etatik 20:00etara, dortsalen banaketa Lubaki kiroldegian.

16:00etatik 19:00etara, Gipuzkoako Eskalada Topaketa Lubakin.

16:00etatik 19:00etara: Gipuzkoako Orientazio Topaketa Lubakitik. 

19:00etan, probaren aurkezpena korrikalari, entrenatzaile eta interesa duen ororentzat, Aita Marin.

Ekainak 24, igandea:

8:00etan, omenaldia bertsolari eta dantzariekin, Romano, Nives, Jonathan eta Zerain familiari. Oroigarriak banatuko zaizkie. Segidan, omenaldia Benito Lekuona Zeberio korrikalari beteranoari.

8:30ean, Maratoiaren irteera. 300 korrikalari. 42,2 kilometro eta 2.250 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren eta azkenaurreko proba senior, promesa, eta A eta B beteranoentzat.

-Sky Runner National Series, Espainia, Andorra eta Portugaleko Txapelketa, ISF Munduko Sailkapenerako puntuagarria.

8:45ean, maratoi erdia. 300 korrikalari. 21,5 kilometroko distantzia eta 750 metroko desnibel positiboa.

-Zumaia Flysch Trail lasterketa herrikoia.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren proba junior mailan.

8:50ean, Itsuentzako lasterketa. 15 korrikalari. 31,2 kilometroko distantzia eta 1.500 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako II. Ultra Trail Txapelketa, Zumaia Flysch Trail- Coca Cola Sari Nagusia.

9:15ean, 15,16 eta 17 urteko kadeteak. 85 korrikalari. 14,14 kilometro eta 425 metroko desnibel positiboa.

-Espainiako FEDME Kopako laugarren proba kadeteentzat.

I Zumaia Flysch Trail 7 Probintzien (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea) Kadeteen Txapelketa.

12.30ean, PODIUMa kategoria guztientzat.

18.00etan, Musika kofradiako plazan.