Jonathan Garcia Barakaldoko mendigoizaleak Manasluko gailurrera (8.156 metro) igotzea lortu zuen joan den irailaren 27an. Bigarren zortzimilakoa du Garciak; lehena Annapurnan lortu zuen, 2017ko maiatzean, Alberto Zerainekin batera. Zoritxarrez, Zerainen azkena izan zen hura, handik hilabetera hil egin baitzen Nanga Parbaten. Garciak gogoan izan ditu Alberto Zerain eta Zumaiako Flysch Traileko lagunak Manasluko igoeran (azken Flysch Traileko omenduetako bat izan zen Garcia).