Albisteak
Martxoaren 24an izango da hurrengo entrenamendua
Emakumeei zuzenduriko hurrengo entrenamendu saioa martxoaren 24an izango da. Orain arte egindako bi entrenamendu saioek arrakasta handia izan dute.
Martxoaren 10erako zegoen deitua hirugarren entrenamendu saioa baina, parte-hartzaile gehienen eskaerari erantzunez, data aldatzea erabaki da, eta martxoaren 24an izango da (Itsas kiroldegian, 8:00etan). Hurrengoan apirilaren 7an, maiatzaren 12an eta ekainaren 2an egingo dira. Data aldaketak direla eta, antolatzaileek erabaki dute lehen lau entrenamenduetatik bitan parte hartzen duten emakumeei dortsala gordeko zaiela Flysch Trailean.
Bestalde, Salomonek antolatuko duen saio berezia maiatzaren 18an izango da.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest