Maiatzaren 3rako zegoen aurreikusita XII. Flysch Trail lasterketa, baina koronabirusaren epidemiaren eraginez antolatzaileek erabaki dute irailaren 26ra eta 27ra atzeratzea.

26an jokatuko da Ipar Martxa, eta 27an mendi lasterketak. Data berriak Munduko Kopako erakunde antolatzaileekin adostu dira.