Albisteak
Itzuli gara!
Iaz bertan behera utzi behar izan genuen Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren hamabigarren edizioa, baina aurten, dena ondo bidean, urriaren 3an jokatuko da. Aldaketak eta berrikuntzak izango ditugu, eta aurten, bi lasterketa izango dira: distantzia luzekoak 42 kilometro izango ditu, eta 2.950 metroko desnibel positiboa, distantzia laburreko lasterketak, berriz, 22 kilometro izango ditu, eta 850 metroko desnibel positiboa.
Bi lasterketak kontuan hartuta, 700 korrikalari izango dira gehienez. Gainera, Munduko Koparako puntuagarriak izango dira bi probak, eta Zumaian jakingo da zein korrikalarik irabaziko duten txapelketa hori.
Izen ematea uztailaren bigarren astean zabalduko dugu. Adi egon, laster izango duzu gure berri eta!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest