Zumaiako XII Flysch Trail 2021 lasterketa urriaren 3an jokatuko da, eta izena emateko epea uztailaren 19an zabalduko da, eta irailaren 5ean itxi. Kronoak.com webgunean egin beharko dira izen-emateak, eta 50 euro ordainduko dute 42,8 kilometro maratoian izena ematen dutenek, aldiz, 22,2 kilometroko maratoi erdian parte hartu nahi dutenek 35 euro. Guztira, 700 korrikalarik eman ahalko dute izena bi lasterketen artean.