Munduko Koparako puntuagarriak izango dira Zumaia Flysch Trail lasterketako bi probak: distantzia luzekoak 42 kilometro izango ditu, eta 2.950 metroko desnibel positiboa, distantzia laburreko lasterketak, berriz, 22 kilometro izango ditu, eta 850 metroko desnibel positiboa.

Zehazki, Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) antolatutako WMRA mendiko lasterketen Munduko Koparen parte izango dira. WMRA inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, ikus beraien webgunea.

Gainera, Zumaian jakingo da zein korrikalarik irabaziko duten txapelketa hori. Urriaren 3an!