Igandean Zumaia Flysch Trail lasterketa jokatuko da, baina probaren antolatzaileak jakitun dira egoera ez dela ohikoa, egungo osasun krisia dela-eta.

Horregatik, Covid-19aren aurkako osasun neurriak biltzen dituen protokoloa prestatu dute. Kirol proba hau arautzen duen federazioak, Espainiako Atletismo Federazioak, Munduko Osasun Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako osasun neurrietan oinarrituta eratu dute dokumentu hori, eta hemen kontsultatu dezakezu.