Munduko Koparako puntuagarria izango da berriro Zumaia Flysch Trail lasterketako proba. Izan ere, World Mountain Running Association erakundeak Munduko Kopa osatuko duten mendi lasterketen egutegia iragarri du, eta horien artean kokatu dute Zumaiako proba. WMRA Munduko Kopa Gold Label mailako hamabi lasterketetara murriztu dute aurten, (iaz hamasei izan ziren) horien artean izango da urriaren 2an jokatuko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa, distantzia luzeko modalitatean.

WMRA inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, ikus beraien webgunea.