Izena emateko epea maiatzaren 14ean zabalduko da
Urriaren 2a. Data horretan jokatuko da aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketa. XIII.
edizioa izango duen proba 10:00etan hasiko da, eta WMRA mendiko lasterketen
Munduko Koparako puntuagarria izango da. Lasterketan parte hartu nahi duten
guztiek maiatzaren 14ean izango dute horretarako aukera. Korrrikalariek
zumaiaflyschtrail.eus edota kronoak.com webguneen bitartez egin beharko dute
inskripzioa.