XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketarako bigarren entrenamendu saioa izango da igande honetan, ekainak 19. Bertan parte hartzen dutenek 08:00etan egon beharko dute kiroldegian, eta Arantzako bira egingo dute; 14-15 kilometroko ibilbidea, +350 metroko desnibelarekin, eta 2 ordu azpiko iraupena izango du, eta  Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artiak gidatuko dute.

Entrenamendu saio horien helburua emakumeak kirola egitera sustatzea bada ere, nahi duen pertsona orok parte har dezake. Baina parte hartzaileek beren asegurua izan beharko dute.

Izena eman duenak dagoeneko egin dezake  https://zumaiaflyschtrail.eus/emakumeak-entrenamenduak/ webgunean, edota egunean bertan ere eman ahalko da izena.