Urriaren 2an jokatuko da aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketa. XIII. edizioa izango duen proba 10:00etan hasiko da, eta WMRA mendiko lasterketen Munduko Koparako puntuagarria izango da. Maiatzaren 14ean zabaldu zen izena emateko epea, eta oraindik dortsal batzuk geratzen dira, beraz, lasterketan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena. Horretarako, https://zumaiaflyschtrail.eus/proba/ webgunean sartu beharko dute.