Datorren igandean, hilaren 17an, egingo da emakumeei bideratutako hurrengo entrenamendua. 08:00etan hasiko da saioa, eta 18-19 kilometroko inguruko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek: hain zuzen ere, Elorrixa, Motxo eta Arantza zeharkatuko dituzte. Entrenamenduak bi ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da, eta ibilbideak, guztira, 550 metroko desnibela du.

Gogoratu, sei saioetatik lau egiten dituzten emakumeen artean lasterketan parte hartzeko 30 dortsal zozkatuko direla, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailaren eskutik.

Izena emateko, hemen.

Animatu eta parte hartu!