XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketarako bosgarren entrenamendu saioa izango da
igandean, irailak 11. Bertan parte hartzen dutenek 08:00etan egon beharko dute
kiroldegian, eta Flysch-eko bira egingo dute; 21-22 kilometroko ibilbidea, +750 metroko
desnibelarekin, eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.


Entrenamendu saio horien helburua emakumeak kirola egitera sustatzea bada ere, nahi
duen pertsona orok parte har dezake.