Zumaia Flysch Trail Kulturala urriaren 1ean egingo da, eta berez Oxford aretoan egin
behar zen ekitaldia, Aita Mari aretora mugitzea erabaki da. 19:00etan hasiko da saioa, eta
bertan, mendiko lau liburu aurkeztuko dituzte Sebastián Alvarok (Everest 1924), Juanjo
San Sebastianek (Cuanto es mucho tiempo), Juanito Oiarzabalek (El placer de alcanzar la
cumbre) eta Jose Mari Azpiazuk (La vida en el limite de la vida). Ekitaldiaren ondoren,
liburuak erosteko eta sinatzeko aukera izango dute bertaratuek.