Urriaren 2a iristear da, eta Zumaia Flysch Trail lasterketa jokatzeko prest dago dena.
Igandean 10:00etan emango zaio hasiera aurtengo maratoi erdiari. Ibilbide erakargarria
izango da, ia denbora osoan itsaslabarren gainetik egiten baita korrika. 22,2 kilometroko
distantzia izango du guztira, eta 850 metroko desnibela gainditu behar dute parte-
hartzaileek.


Aurtengo ediziorako bideorik ez dugun arren, iazko maratoiaren xehetasunak eta aholkuen
berri ematen duen ikus-entzunezkoa duzu hemen, ibilbidea gertuagotik ezagutu dezazun.