Igandean Zumaia Flysch Trail mendi proba jokatuko da eta hura ikusteko eta jarraitzeko hamaika aukera izango dute hala nahi dutenek. Izan ere, streaming bidez ikusi nahi dutenek Zumaiaflyschtrail.eus , Baleike.eus eta Carrerasdemontana.com webguneeta egin ahal izango dute. Aldiz, eguraldi ona aprobetxatu nahi dutenentzat eta Zumaiara gerturatzen direnentzat bertatik bertara ikus ahalko dituzte korrikalariak eta horretarako lekurik onenak, honako mapa honetan eskaintzen ditugu. Modu batera edo bestera, jarraitu ezazu Zumaia Flysch Trail lasterketa!