Igandean, uztailak 16, egingo da emakumeei bideratutako hirugarren entrenamendu saioa. Parte hartzaileek 08:00etarako egon beharko dira Lubaki kiroldegian, eta horiek 17-18 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute. Sakoneta eremuko lurretatik igaroko da entrenamenduko ibilbidea.

Antolatzaileek adierazi dutenez, bi ordu inguruko iraupena izango du entrenamenduak, eta ibilbideak, guztira, 550 metroko desnibela du.