Igande honetan egingo dute korrikalariek aurtengo Flysch Trail lasterketako beste entrenamendu bat. Aurrekoak bezala, kiroldegitik abiatuko dira parte hartzaileak, 8:00etan. 

Bi ibilbide landuko dituzte, aukeran; batean, lasterketa eguneko 14 km-ko ibilbidean ibiliko dira, eta bestean, ibilbide luzea landuko dute, 22 km-koa. 

Igande honetako entrenamendua eginda, azkeneko saioa baino ez zaie geratuko lasterketaren aurretik. Hori irailaren 24an izango da. 

Gogoratu gainera, lau prestakuntza-saiotan parte hartzen duten nesken artean 30 dortsal zozketatuko direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik. Igande honetakoa da, hain justu, laugarrena.