Urriaren 8an Zumaiako kaleak eta inguruak herritarrez eta kanpotik etorritako pertsonez beteko dira, ikuskizun bikain batez gozatzeko. Zumaia Flysch Traila. Norbanako eta boluntario askok musu trukean egingo dute lan, eta beste hainbat erakunde eta enpresak emandako babesa eta laguntza ere ezinbestekoa izango da.

Horregatik, lerro eta bideo hauen bidez, eskerrik beroenak luza nahi diegu. Zumaia Flysch Trail zuen lanaren eta laguntzaren emaitza delako.

Eskerrik asko!