Zumaia Flysch Trail lasterketa bat baino gehiago da. Ibilbideko paisaiak, euskarak, ingurumenarekiko ardura eta zaintzak… arlo ugarik egiten dute Zumaiako lasterketa berezia izatea. Eta horien artean, ezinbestekoak direnak boluntarioak dira.

Izen-abizenak dituzte, eta Zumaia Flysch Trailetik denak zoriondu eta eskertu nahiko genituzke. Izan ere, zerbait argi badugu honako hau da: zuek gabe, ezinezkoa litzateke Zumaia Flysch Trail.

Biba zuek!