Urriak 6an jokatuko da aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketa. Korrikalariek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute, izan ere, iaz egin bezala, bi ibilbide prestatu dira, bata 23 kilometrotakoa, eta bestea, 13koa.

Hala, 400 korrikalarik izango dute 23 kilometroko proba nagusia egiteko aukera. 25 euro balioko du dortsala eskuratzeak. Proba motza, berriz, 250 korrikalarik egin ahal izango dute, eta horiek, 15 euro ordaindu beharko dute inskripzioa.

Bi lasterketetan izena emateko epea bihar, ostirala, zabalduko da 19:00etan, eta muga irailaren 1ean itxiko da. Horretarako, izena eman hemen ala kronoak.com webgunean.