Ostiralean zabaldu zen aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketarako izen-ematea. Zehazki, 19:00etan ireki zen epea, eta berehala agortu ziren dortsal guztiak; lasterketa luzeko 400 dortsalak eta motzeko 250ak. Era berean, itxaron zerrendak zabaldu ziren bi lasterketetarako, baina, horiek ere, ostiralean bertan itxi ziren.

Ibilbide luzerako izena eman dutenek 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute urriaren 6an, eta proba motzerako eman dutenek izena, aldiz, 13 kilometroko lasterketa egingo dute.

Zumaiako mendi lasterketako arduradunek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete herritarrei, erakutsitako interesagatik eta emandako babesagatik.