Hirugarren entrenamendua, larunbatean
Larunbatean, uztailak 6, egingo da emakumeei bideratutako hirugarren entrenamendu saioa. Indamendi Mendi Bazkunak antolatutako entrenamendua 08:00etan hasiko da, Lubaki kiroldegitik.
Lasterketa motzerako entrenatu nahi dutenek bederatzi kilometroko ibilbidea egingo dute Askizu ingurutik, eta 230 metroko desnibel positiboa izango du. Lasterketa luzea egin behar dutenek, aldiz, 18 kilometroko ibilbidea egingo dute Sakonetatik, 600 metroko desnibel positiboarekin.
Bi saioek ordu eta erdi iraungo dutela aurreikusi dute arduradunek. Emakumeei bideratutako saioak izan arren, gizonezkoek ere parte hartzeko aukera dute.
Dortsalak zozketan
Guztira, lau entrenamendu saiotan parte hartzen duten emakume guztien artean Zumaia Flysch Trail lasterketarako 15 dortsal zozkatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailak.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest