Entrenamendu saioetara joateko aurrez eman beharko da izena

Inda Mendi Elkarteko Korrikako taldeak entrenamendu saioak antolatu du ditu aurtengo Flysch Trail lasterketa prestatu ahal izateko. Guztira sei saio prestatu dituzte, ekainaren 15ean eta 28an, uztailaren 13an eta 25ean eta irailaren 7an eta 20an.
Entrenamendu horietan parte-hartzea irekia izango da emakumezkoentzat naiz gizonezkoentzat, eta lasterketetan parte hartuko ez duten lagunek ere egin dezakete. Entrenamenduetan parte hartuko duten denek, ordea, aurrez eman beharko dute izena, formulario honen bitartez.
Zozketa
Gainera, eta aurreko urteetan egin bezala, aurtengo saioetan parte hartzen duten emakumeen artean 20 dortsal zozkatuko dituzte. 20 dortsal horietatik, 5 lasterketa luzerako izango dira, eta gainontzeko 15ak, aldiz, irabazleek aukeratuko dute lasterketa luzeko edo motzeko dortsala nahi duten. Zozketako irabazleek dortsala ordaindu beharko dute ondoren. Zozketa azken-aurreko entrenamenduaren ondoren egingo da, hau da, bosgarren saioan, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da bostetik hiru saiotan, gutxienez, parte hartzea. Zozketan parte hartuko dute aurretik dortsalik lortu ez duten korrikalariek bakarrik.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest