Albisteak
Aurreneko entrenamendu irekia, larunbat honetan
Entrenamendu irekiei hasiera emango die Flysch Traileko antolaketa taldeak larunbat honetan, ekainaren 13an. Lubaki kiroldegian jarri dute hitzordua, 08:00etan, eta nahi duenak izango du bertaratzeko aukera, generoa edozein izanda ere. Izan ere, orain arte egin diren entrenamenduak Luzera Salto ekimen berriaren barrukoak izan dira, emakumezkoak lasterketa laburretik luzera animatzeko asmoz. Oso erantzun ona izaten ari da ekimen berri hori, eta entrenamendu irekiena horren segida ere izango da talde horretako kideentzat.
Bi distantziak landuko dituzte larunbatean: laburra prestatzeko saioak 9 km izango ditu, eta Elorriagara joan-etorriak osatuko du ibilbidea. Luzea 16 km-koa izango da, eta Arantzatik barrena buelta eginda gero, Talaimendi igoko dute entrenamenduaren azkeneko zatian.
Saioaren ondoren, anoa gunea izango da Lubaki kiroldegian; baita dutxatzeko aukera ere. Aurreko aldietan ez bezala, aurten, ez da izenik eman beharko entrenamendu irekietan parte hartzeko.
Share on Facebook
Share on Twitter
Share on Pinterest