Larunbat honetan, uztailak 11, izango da Zumaia Flysch Trail lasterketa prestatzeko hirugarren entrenamendu irekia. Bero aurreikuspena dela-eta, hitzordua 07:30era aurreratu da, Lubaki kiroldegian, eta nahi duenak izango du bertaratzeko aukera, generoa edozein izanda ere, eta aurrez ez da izena eman beharrik. Hori bai, adin txikikoak heldu batekin joan beharko dute

Larunbat honetako saioan bi luzera landuko dira. Lasterketa motza egin behar dutenek, 12-13 kilometroko distantzia egingo dute, eta, aldiz, lasterketa luzea egin behar dutenek 22 km egingo dituzte, Mendataraino. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ura eta jatekoa norberak eramatea gomendatzen dute, distantzia luzeko lasterkariek batik bat.

Saioaren ondoren, anoa gunea izango da Lubaki kiroldegian; baita dutxatzeko aukera ere.