Albisteak
Irailaren 12an, entrenamendu saio berria
Irailaren 12an, larunbata, egingo da Zumaia Flysch Trail lasterketa prestatzeko hurrengo hitzordua, 08:00etan Lubaki kiroldegitik abiatuta. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran, 24 kilometrokoa eta 14 kilometrokoa, eta biak osorik edo ia osorik egingo dira.
Ibilaldia amaitutakoan, eta korrikalariak behar bezala hornitzeko anoagunea izango da, Lubaki kiroldegian, eta bertan dutxak ere egongo dira parte hartzaileen eskura.
Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute adingabeek heldu batekin joan beharko dutela ibilaldian parte hartzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest