Apirilaren 15ean irekiko da I. Zumaia Flysch Nordic Walking proban izena emateko epea
Ipar martxak ere tartea izango du aurten lehen aldiz Zumaia Flysch Trailaren egitarauan. Gero eta gehiago dira kirol modalitate honetara zaletu direnak eta Zumaian ere aukera izango dute lehiatu eta inguruaz gozatzeko. Izena emateko epea astelehenean irekiko da, apirilaren 15ean.
Ekainaren 22an jokatuko da I. Zumaiako Flysch Nordic Walking proba, Flysch Trailaren bezperan. Ibilbide urbanoa izango da (11.200 metro), edonork egiteko modukoa. FEDME sailkapenerako puntuagarria izango da, baina federatu gabekoek ere har dezakete parte.
Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileek tartea egin nahi izan diote modalitate honi, azken urteotan gero eta jende gehiagok praktikatzen duelako, besteak beste, osasunarentzat mesedegarria delako oso. Horren harira, ekainaren 19an hitzaldia eskainiko dute Oxforden (19:00etan) ipar martxaren onurak azaltzeko.
Probari buruzko informazio zehatzagoa daukazue hemen: I. Zumaia Flysch Nordic Walking
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest