62 emakumek lortu dute dortsalerako eskubidea entrenamenduei esker
Azkenean 62 emakumek ziurtatu dute aurtengo Flysch Trail lasterketan parte hartzeko eskubidea, gutxienez bi entrenamendu saiotan parte hartu dutelako. Horien artean, gainera, 30 dortsal doan zozkatuko dituzte antolatzaileek.
Joan den igandean egin zuten dortsala ziurtatzeko baliogarria zen azken entrenamendu saioa. 29 emakumek eta 16 gizonek hartu zuten parte. Flysch Trail eta ZTR taldearen ekimen honekin emakumearen parte hartzea sustatu nahi izan da, eta emaitza oso ona izan da. Lau entrenamenduak aintzat hartuta, la 62 emakumek lortu dute dortsalerako eskubidea. Horietatik 30ek, gainera, doan eskuratu dute. Aurrerapauso handia da berdintasunaren bidean, maiatzaren 6an izen ematea irekitzen denerako jadanik 62 emakumek izena emanda izango dute eta.
Hurrengo entrenamendua maiatzaren 12an izango da, Amaia plazatik abiatuta, eta azken saioa ekainaren 2an egingo dute, Itzurunen hasita.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest