Albisteak
Aspanogiko haurrak bisitatu dituzte Flysch Traileko kideek
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren antolakuntzako kideak Donostiako Ospitalean izan dira Aspanogiko (Minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) lau haur bisitatzen.
Hiru urteko bi haurrekin, 12 urteko mutil batekin eta 16 urteko neska batekin egon ziren duela pare bat aste Flysch Traileko kide Bosco Garitano eta Victor Zubizarreta. “Jolasean aritu ginen, hizketan, barre egiten. Beraien zaletasunei buruz hitz egin ziguten, beraien idoloak zein diren esan ziguten, zer egin duten eta zer egingo duten, etab. Atsegina eta aldi berean hunkigarria izan zen”, adierazi dute Traileko kideek.
Salomon etxeko talde komertzialeko Iker Oliverik emandako kamisetak eta txapelak eraman zituzten. “Asko gustatu zitzaizkien”.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest