Ekainaren 5ean hasiko dira entrenamendu saioak
Urriaren 2an jokatuko da Zaindu ingurumena/Berdintasuna lehentasuna leloa eramango
duen XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketa, eta entrenamendu saioak, berriz, ekainaren
5ean hasiko dira. Entrenamendu saio horien helburua emakumeak kirolera gerturatzea da,
baina parte hartu nahi duten pertsona orok eman dezake izena, genero irizpiderik gabe.
Entrenamendu guztiak igande goizetan egingo dira, eta irteera kiroldegitik egingo da,
08:00etan, eta entrenatzaileak Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor
Ostolaza eta Salva Millan izango dira. Ibilbideari dagokionez, aldatuz joango da saio
bakoitzean, plangintzan ezartzen den moduan. Entrenamendu saioetan parte hartu nahi
dutenek info@flyschtrail.eus e-postara idatzi beharko dute mezua.
Saioak ekainean, uztailean, eta irailean izango dira, hilabete bakoitzean bi entrenamendu,
eta gutxienez bi saiotan parte hartzen dutenek urriko lasterketarako zozkatuko diren 30
dortsalen zozketan parte hartuko dute.